XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba-aldakite bear bezela gure gaztetxoak maitasuna zer dan eta nola erabili bear dan?

Nun dute zuzen jokatzeko bear dan sentzua?

Nolaz menderatu naimen argal orrekin griña gaiztoen arasoak?

Goizegi asteak ba'du beste oker bat ere.

Ibillera oiek geiegi luzatzea, alegia.

Noizko ezkondu?

Luzaroko neska-mutillen ibillerak... arriskuz beteak.

Jaungoikoak daki zenbat pekatu eginda elduko dan biotz ori estaietara.

Biotza garbi ibilliko bada, barau egin bear du aragiak.

Barau ori asko luzatzen bada... arenak egin du.

Goizegikeria ere gaitz bat da.

Nekez sendatzen dan gaitza.

Izaten dira or, neguz, udaberri-antzeko egoaldi goxokin xusperturik, ostoa ematen asten diran arbolatxoak.

Luzeiritxita zeuden nunbait; apainduri berriak azaldu arteko onik ez.

Inguruko arbolatxoak geldi ikustean, ba'dakit zer esango zuten: Bai atzeratuak bizi dirala oiek! Osto-ispirik ere ezdute agiri.

Ez ote ditu kilimatzen, gu bezela, lore-miñak?.

Negua, ordea, negua izaki.

Ez da izaten txantxetakoa, olakoai otsaillak ematen dien jipoia.

Izotza, euri-jasak, kazkabarra... ta azkenik... elurra! Arbolatxo gaxoak.